Donostiako Gazte Musikazaleak irabazteko asmorik gabeko tokiko elkartea da, 2008an eratua, eta haren estatutuen arabera, helburu du gazteak elkartzea musika ezagutu, landu, sustatu eta aditzera emateko.
Ez da elkarte isolatu eta jaioberri hutsa, estatu osoan zehar zabaldutako egitura bateko kide baizik, eta elkarte hura duela mende erdi baino gehiago eratutako Jeunesses Musicales nazioarteko federazioan dago.
Espainiako Gazteria Musikazaleak elkarteak 2006. urtetik laguntzen dio Donostia Hiria Piano eta Ganbera Musikako Nazioarteko Lehiaketari, irabazleei kontzertu birak eskainiz.
Hona hemen Donostiako Gazte Musikazaleak elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak:
- Rosa Zarate Gallego, lehendakaria
- Laurentino Gómez Beldarían (lehendakariordea)
- Jone Gereka Aizpuru (idazkaria)
- Karmele Camino Eguskiza (diruzaina)
- Maria Genua Marquet (bokala)

Donostiako Gazte Musikazaleak elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak.
Helburu dugu Donostia Hiria Piano eta Ganbera Musikako Nazioarteko Lehiaketan irabazle gertatzen diren musikarientzako kontzertuak, birak eta emanaldiak antolatzea. Baina askozaz ere gehiago izango da! Txoko guztietako gazte talentudunek musika jotzeko modu berriak erakutsiko dizkigute, Juventudes Musicales de España (JME) www.jmspain.org eta European Union of Music Competitions for Youth (EMCY) www.emcy.org elkarteei esker.
Izan zaitez bazkide eta partaide oraintxe bertan gazteei laguntzeko asmoz Euskadin jaio den erakunde berri honetan. Denon partaidetza onartuko dugu. Guretzat ez dira oztopo zure adina, ezta zure nazionalitatea ere, Euskadiko talentu berriekin elkarlanean jarduteko gogoa izatea da kontua. |